'Lasa eta Zabala auzia'

Bihotzeko krisi bat tarteko erietxera eraman dute Galindo jeneral ohia, baina dagoeneko espetxean da berriro

Arritmia bat tarteko, Ocaña II espetxetik Toledoko (Gaztela, Espainia) Virgen de la Salud erietxera eraman behar izan zuten atzo arratsaldean Enrique Rodriguez Galindo Espainiako Armadako jeneral ohia. Hala ere, gauerdi arte behaketan eduki ondoren, senda agiria eman eta kartzelara eraman zuten berriro. Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketa eta hilketagatik 75 urteko espetxera zigortu zuten Galindo.

2004ko abuztuaren 18a
13:04
Entzun
Espainiako Espetxe Instituzioetako Zuzendaritza Nagusiko iturriek jakinarazi dutenez, bihotzeko gaitza du Galindok, eta, horren ondorioz, arritmia krisiak izaten ditu tarteka.

Iturri berek erantsi dute erietxean agindu dutela Galindok berriro ondoezaren sintoma txikienak adierazi orduko segituan ospitalea eramateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.