Azaroaren 7an bigarren gose greba hasi zuenean De Juanak 70 kilo pisatzen zituela jakinarazi du Etxerat erakundeak, eta egun 61-62 kilotan dagoela. Iturri horien arabera, azken mediku frogetan potasioa baxu antzeman diote, eta horrek bihotzekoa izateko arriskua sortzen duenez, horregatik ingresatu zuten atzo Madrilgo Doce de Octubre erietxean. Osasun froga horiek guztiak bere borondatearen kontra egin dizkiotela azpimarratu du Etxerat-ek.
Ildo horretatik, PSOEri eta UMPri euskal preso politikoei "tratu krudela ematea eta torturatzea" egotzi die senideen erakundeak.
Espaniako Espetxeetako Zuzendaritzak azaldu duenez, ordea, odol analisietan "desorekak" antzeman dizkiotelako ingreatu dute De Juana, baina ez dagoela larri azpimarratu dute; "behaketan" daukatela
Azaroaren 7tik gose greban dago De Juana. Gainera, oso epe laburrean egiten duen bigarrena da. Izan ere, Gara egunkarian idatzi zituen bi artikuluren harira, dagoeneko zigorra beteta zuen presoaren espetxealdia beste 96 urtez luzatzea eskatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Horren kontra egin zuen aurreneko gose greba. Azkenean, Fiskaltzak murriztu egin zuen eskaera, baina, hala ere, 12 urteko espetxe zigorra ezarri zioten bi artikulu horiengatik. Horregatik ekin zion bigarrenari.
Presoak
Bihotzekoa izateko arriskua duelako eraman dute De Juana erietxera, Etxerat-en arabera
Madrilgo Doce de Octubre erietxera eraman zuten atzo azaroaren 7tik gose greban dagoen preso donostiarra. Etxerat-ek azaldu duenez, potasioa baxu dauka eta bihotzekoa izateko arriskua sortzen dio horrek. Bigarren gose greba hori hasi zuenetik 8-9 kilo galdu dituela agertu du. Espainiako Espetxe Erakundeen Zuzendaritzaren arabera, ordea, odol analisietan "desorekak" antzeman dizkiotelako eraman dute ospitalera, baina ez dago larri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu