Bihotzekoak jota zendu da gizonezko bat, ertzainekin Bilbon istiluak izan ostean
Ertzainekin istilua izan eta gero, gizon bat hil zen atzo goizaldera Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du errepidera atera zela gizona, eta ertzainak hara joan zirela, ezbeharren bat gertatzea saihesteko. Autoak pasatu ahala, bere burua haiengana botatzen zuela azaldu dute. Poliziek itxi egin zuten bidea, Deustua auzoko Agirre Lehendakariaren etorbidea, eta gizona aterarazi zuten; ertzainei eraso egin ziela jakinarazi du Herrizaingo Sailak, eta bere burua zauritu zuela. Bidetik ateratzea lortu zutenean gizona konbultsioak izaten hasi zela azaldu dute, eta han hil zela. Bihotzekoa izan zuen.34 urte zituen. Lekuko baten bertsioan oinarrituta, Poliziak uste du drogak hartu eta haluzinazioak izaten hasi zela gizona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu