genero indarkeria

Bikote bat atxilotu dute Bilbon, elkar jotzea egotzita

Ertzaintzaren arabera, buruan kolpe ugari eman dizkio mutilak neskari, eta hark labankada bat eman dio.

2012ko urriaren 16a
11:36
Entzun

22 eta 23 urteko bikote bat atzeman du Ertzaintzak Bilboko Santutxu auzoan, elkar jotzea leporatuta. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Atzo atxilotu zituzten biak; 15:15 aldera eztabaidan hasi ziren etxean, eta elkarri eraso egin zioten.

Etxera joandakoan, poliziek ikusi zuten mutilak zauri bat zuela bizkarrean eta neskak gorritua zuela aurpegia. Ertzaintzaren arabera, buruan kolpeak eman zizkion mutilak neskari, eta hark labankada bat eman zion.

Oldarraldiaren ondoren, mutilak abisua eman zion Ertzaintzari. Bien testigantzak jaso ondoren, neska-mutilak atxilotu zituzten, genero indarkeria eta etxe barruko indarkeria delituak egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.