Bikote bat atxilotu dute Biriatun, Belgikan erizain bat hiltzea leporatuta

Haien kontrako euroagindua emana zuen Belgikak. Espainiara zihoan autobus batean atzeman dituzte 33 urteko emakumezkoa eta 44 urteko gizonezkoa, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga zeharkatzear zirela.

Polizia kontrol bat Biriatuko mugan. Artxiboko irudia. BOB EDME
2018ko maiatzaren 11
08:01
Entzun

Anberesko (Belgika) espetxe batean erizain bezala lan egiten zuen emakumezko baten heriotza egozten dio Belgikako justiziak Biriatun atxilotua izan den bikoteari.

Atxilotutako emakumea erizainak lan egiten zuen espetxean zegoen preso, baina ihes egin zuen handik, espetxe baimen bat baliatuta.

Belgikako Justiziak bikoteari leporatzen dio erizaina haren etxean bahitu eta hura hiltzea. Erizainaren gorpua Anberestik 35 kilometrotara aurkitu zuten, itotze zantzuekin.

Atxilotuek hainbat diru ateratze eta transferentzia egin dituzte hildako erizainaren banku txartelarekin, eta harekin ordaindu dituzte autobuseko txartelak ere, EFE albiste agentziak adierazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.