Bikote bat aurkitu dute hilik Barakaldon, auto baten barruan
Ertzaintzaren lehen hipotesien arabera, gizonak eskopetaz bere bikotekidea hil eta gero bere buruaz beste egin du. Barakaldo ondoko baso batean topatu dute bart gauean autoa.
40 urteko gizona eta 39 urteko emakumea topatu ditu hilik Ertzaintzak bart gauean, Barakaldoko Basatsu baso inguruan. Auto barruan zeuden, eta bala zauriak zituzten biek. Eskopeta ere aurkitu dute auto barruan. Lehen hipotesien arabera, litekeena da gizonak emakumea hil eta gero bere buruaz beste egitea. Oraindik gertatutakoa ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu