Banatzen ari den bikote bateko kideetako batek beren haurrak Seaskako ikastola batean hezitzea nahi du; besteak, berriz, Frantziako sare publikoko eskoletan. Azkenean, auzitegietaraino iritsi da afera, eta umea ikastolatik ateratzeko agindu du epaileak, ikastolek "akulturizatu" egiten dutela argudiatuta.
Seaskak haserre hartu du erabakia. Erakundeko buruek gaur Baionan agertu dutenez, ez dute bikotearen arteko liskarrean sartu nahi, eta hein horretan ez dute epailearen erabakia kritikatzen. Bai, ordea, hartarako erabili duen argumentazioa; hots, ikastolek akulturizatu egiten dutela esatea "onartezina" dela iritzi diote.
lldo horretatik, epai horren funtsean Frantziaren logika dagoela salatu du Isabel Xarritton Seaskako buruak: hau da, kultura eta hizkuntza bakartzat frantsesa hartu eta gainerakoak suntsitzeko nahia.
Mas Brisson Euskararen Erakunde Publikoko presidentea ere epailearen erabakiaren aurka agertu da. Harridura eta haserrea eragin diola agertu du Brissonek, eta Seaskako ikastolak Frantziako legeen arabera beste edozein ikastetxe bezain zilegi direla nabarmendu du. Auzi hori aztertzeko Baionako Auzitegiko buruekin batzartuko dela agindu du Brissonek.
Hezkuntza
Bikote baten banaketa prozesuan haur bat ikastolatik ateratzeko agindu du Baionako epaile batek, Seaskak "akulturizatu" egiten duelako
Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteko ikastetxeek haurrak "akulturizatu" egiten dituztela iritzi dio Baionako Auzitegiko epaile batek; areago, banaketa prozesuan den bikote baten haurra ikastolatik ateratzeko agindu du argudio hori erabilita. Epaia "onartezina" dela salatu du Seaskak. Max Brisson Euskararen Erakunde Pulbikoko presidenteak, berriz, arbuiatu egin du erabakia, eta Baionako Auzitegiko buruekin batzartuko dela agindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu