Gizonezko bat eta haren semea hilda aurkitu dituzte, Erriberin, eta sendi bereko ama larri zauriturik atzeman dute. Helikopteroan eraman dute Nafarroako Ospitalera, baina minutu gutxira hil egin da. Poliziaren esanetan, indarkeria zantzuak dituzte.
Hilketaren aurkera ari da aztertzen Foruzaingoa. Semeak gurasoei eraso egin eta, ondoren, bere buruaz beste egin duela da poliziaren hipotesi nagusia.
Semeak 47 urte zituen, amak 72 eta aitak 81.
Gertakariak Tafalla kaleko etxebizitza batean gertatu dira, 18:00ak aldera. Bertara joan dira Foruzaingoa eta Nafarroako larrialdi zerbitzuak.