Emakumeen kontrako indarkeria

Bikotekide ohia jipoitu duelakoan 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon

Trapagaranen beste gizon bat atzeman dute, neska-lagun izandakoaren autoaren aurka egitea egotzita.

2010eko martxoaren 16a
16:31
Entzun
Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Bilbon, bikotekide ohiari jipoia ematea eta harengana hurbiltzeko debekua urratzea egotzita. Lehendik ere atxilotzeko agindua zegoen gizon horren kontra, arrazoi berengatik, baina libre zegoen.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen erabera,atzo goizaldeko ordubiak inguruan gertatu zen erasoa. Biktimaren oihuak entzunda Ertzaintzara deitu zuten erasoa gertatu zen etxeko bizilagunek, eta ertzainak iritsi zirenean, , eta ertzainak iritsi zirenean, igogailuraino ailegatzen ziren odol arrastoak aurkitu zituzten ezkaratzea. Igogailuan, berriz, biktimaren poltsa.

Biktimaren etxean andre batek ireki zien atea, eta zauritutako emakumea non zegoen adierazi zien. Hark, berriz, gertatutakoaren berri eman zien ertzainei eta Basurtuko Ospitalera eraman zuten. Ustezko erasotzailea goizeko zortziak inguruan atxilotu zuten etxe berean.

Trapagaranen beste atxiloketa bat

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur arratsaldean Trapagaranen, bere autoarekin neska-lagun ohiaren autoaren aurka jo duelakoan. Emakumezkoa ibilgailu barruan zegoen une horretan, lagun batekin, eta biek zauri arinak izan dituzte. 12:45ean izan da gertaera, Maiatzaren 1 etorbidean.

Gizonezkoak urruntze agindua hautsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.