Bikotekide ohiak kontra egin dio Hernaniko auziko hiltzailearen bertsioari
2009ko maiatzaren 16an Hernaniko taxi geltokian (Gipuzkoa) gertatu zena gogoratzen ez duela azaldu du hiltzaileak, bikotekide izan zuen emakumearen mutil-lagun berria hil zuen gizonak. Herenegun hasi zen epaiketa, eta hori adierazi zuen akusatuak, baita etxetik bere buruaz beste egiteko ideiarekin atera zela, ez inor hiltzeko asmoz; baina atzo bikotekide izan zuen emakumeak deklaratu zuen zinpeko epaimahaiaren aurrean, eta hiltzailea egiten zuenaz «oso seguru» ikusi zuela nabarmendu du, eta «irmo» jokatu zuela gaineratu. Gaur jarraituko du epaiketak, lekuko gehiagorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu