Bikotekide ohia jotzea eta labana batekin eraso egitea egotzi diote gizonezkoari. Andreak ebakiak ditu hanka eta beso banatan, eta erietxean artatu dute.
Goizaldean atzeman du Ertzaintzak gizona, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Poliziak dei bat jaso du, ohartaraziz gizonezko bat bikotekide ohia jotzen ari zela Barakaldon. Bertara joan dira Ertzaintza eta anbulantzia bat. Ebakiez gain, kolpeak zituen aurpegian.
Gizonezkoa kalean atzeman dute, telefono kabina batean. Poliziak jakinarazi duenez, gizona andrearen etxera sartu zen, eta irainka eta kolpeka hasi zitzaion. Gela batean babestu zen emakumea, baina atea hautsi eta eraso egin zion berriro gizonak.