Bikotekidea jo dute hiru gizonezkok Bizkaian

Ertzaintzak hirurak atxilotu ditu, haietako bi Bilbon eta beste bat Artzentalesen, genero indarkeria leporatuta

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Bizkaian hiru gizonezko atxilotu zituen igandean Ertzaintzak, genero indarkeriako delituak egotzita. Artzentalesen, 41 urteko gizonezko bat hartu du preso Ertzaintzak; dutxako barra batekin buruan jo zuela salatu zuen emakumeak, ertzainei deituta. Gizonak ukatu egin zuen bikotekideari eraso ziola; baina, andrearen kolpeak ikusita, gizona atxilotzea erabaki zuten poliziek.

Bilbon eraso zieten beste bi andreri, igandean. Gizonezko batek, 32 urtekoa bera, bikotekide ohiari muturreko bat eman eta eskuko hatzak bihurritu zizkion. Emakumea erietxera eraman zuten ertzainek, eta gizona atxilotu egin zuten. Andreak, gainera, salaketa ipini du epaitegian. Bikotea banatu berria zen, eta elkarrekin bizi izandako etxea husten ari zirela gertatu zen erasoa.

Igandean, 23:00etan, gizon bat emakume bat jotzen ari zela ikusi zuten ertzainek Barrenkalen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi du ostikoka eta kolpeka ari zitzaiola eta ertzainek atxilotu egin zutela gizona, 26 urtekoa, nahiz eta emakumeak ez zuen erasoa salatu nahi izan.

Genero indarkeriaren aurka, eta emakumeentzako justizia eskatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo Iruñean, Astelehen Lilak ekimenak antolatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.