21 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten atzo Ertzaintzak Oionen (Araba), bikotekidea bere borondatearen kontra astebetez etxean atxikita edukitzea eta jotzea leporatuta.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, atzo goizeko hamar eta erdiak aldera emakume baten deia jaso zuten Guardiatik (Araba), eta bikotekidek astebetez beren borondatearen kontra Logroñoko (Errioxa, Espainia) etxe batean itxita eduki zuela agertu zien, eta eraso fisikoak egin zizkiola.
Emakumeak emandako azalpenen bidez Oionen aurkitu zuten ustezko erasotzailea, eta aurretik urruntze agindua zuela ikusi ondoren, atxilotu egin zuten. Mutil gaztea Langraizko espetxean sartzeko agindu du epaileak.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bikotekidea jotzea eta astebetez atxikita edukitzea egotzita 21 urteko mutil gazte bat atxilotu dute Oionen
Urrutze agindua urratzea ere leporatu diote. Langraizko espetxean sartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu