Emakumeen kontrako indarkeria

Bikotekidea jotzea leporatuta gizonezko gazte bat atxilotu dute Gasteizen

29 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Gasteizko erietxe batean artatu behar izan dute andrazkoa. Gainera, haurdun dago.

2006ko maiatzaren 9a
11:34
Entzun
00:30 aldera izan du Ertzaintzak erasoaren berri. Erietxe batetik deitu dute, bikotekideak jotako andrazko bat artatzen ari zirela esanez. Ospitalera joan direnean, bikotekideak jo duela esan die emakumezkoak. Ondorioz, 29 urteko K.J. atxilotu dute, erasoa egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.