Bikotekideak jotzea egotzita, bi gizon atxilo
IRUN. Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen asteartean, ustez bikotekideak jotzeagatik. Irunen (Gipuzkoa), 44 urteko gizona atzeman zuten. Emakumearen deia jaso zuen Ertzaintzak, gizonak karrikan jo zuela salatzeko. Trapagaranen (Bizkaia), 28 urteko gizona atxilotu zuten, bikotekidea jotzea egotzita. Emakumea ospitalean artatu zuten, aurpegian zituen zaurien ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu