Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, atzo, Gasteizen, ustez 12 urteko neskato bati sexu ukituak egiteagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, neska gizonaren bikotekidearen alaba da, eta dirudienez emakumea etxean ez zegoela egin zizkion ukituak asteazkenean.
Betiere Herrizaingo Sailaren arabera, erasoaren ondoren, neska eta bere anaia etxetik joan ziren amaren bila, eta hark, gertatutakoaren berri jakin ondoren, Ertzaintzarengana jo zuen.
Ertzainak bikotekidea bizi zen etxera joan ziren, eta neska erietxe batera eraman zuten. Gizona lantokian atxilotu zuten geroxeago.
Bikotekidearen alabari sexu ukituak egiteagatik atxilotu dute gizon bat
Neskaren ama etxean ez zegoela eraso zion ustez, eta Ertzaintzak lantokian atxilotu zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu