25 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Donostiako Intxaurrondo auzoan, bikotekidea jotzea eta laban batekin hiltzeko mehatxua egitea egotzita.
Ertzaintzako iturrien arabera, atzo goizeko zazpiak aldera gertatu zen erasoa emakumezkoaren etxean: eztabaida baten harira aurpegian eta bizkarrean jo zuen 25 urteko K.K.-k. Ondoren, labanarekin hiltzeko mehatxua egin zion eta alde egin zuen.
Goizeko hamaikak aldera izan zuen Ertzaintzak erasoaren berri, eta gizonezkoaren etxera jo zuten, Intxaurrondo auzora. Han atxilotu zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bikotekideari eraso diolakoan 25 urteko mutil gazte bat atxilotu dute, Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu