Bikotekideari eraso egin izana egotzi diote emakume bati

2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Bikotekideari labankada bat ematea leporatuta, emakume bat atxilotu zuen Ertzaintzak ostiraleko ordu txikietan. Gertaeraren berri izan ostean, Ertzaintzaren patruila bat eta anbulantzia bat bertaratu ziren, eta gizona labana bularrean sartuta zuela aurkitu zuten. Erasoa eztabaida baten ostean gertatu zela jakinarazi zuen gizonak, eta etxeko gela batean zegoen emakumea atxilo hartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.