Bikotekideari eta haurrei urte luzez eraso dielakoan, gizon bat atxilo hartu dute

Erredakzioa
Bilbo
2012ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Udaltzainek gizon bat atxilotu dute Bilbon, azken zortzi urteetan bikotekideari eta umeei eraso egin dielakoan. Andreak jo zuen Poliziarenera; adierazi zuen ezkondu zirenetik erasotzen ziola gizonak, baita haurdun zen garaian eta gero umeen aurrean ere. Andrearen arabera, behin baino gehiagotan bortxatu du, eta mehatxu egin. 2006an ere jarri zuen salaketa, baina kendu egin zuen, hiltzeko mehatxuak jasota. Atxilotzerakoan, udaltzainek ikusi zuten umeek ere zauriak zeuzkatela; lau haur dira, 3 eta 7 urte artekoak. Aitak egin zizkiela adierazi zuten. Auzitegira eraman dute gizona, eta aske utzi du epaileak.

Donostian beste gizon bat atxilotu dute. Bikotekideak deitu zuen larrialdietara, gizona etxeko atea jotzen ari zela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.