Donostiako gizon bati urtebeteko espetxealdia ezarri dio Donostiako auzitegi batek, bikotekideari eraso egiteagatik. Epaiak frogatutzat eman du gizonak emakumea jo zuela 2008ko udan. Erasotzaileak dirua eskatu zion andreari, ustez beste emakume batekin gaua pasatzeko. Emakumeak ez zion dirurik eman, eta gizona joka hasi zitzaion. Irainak ere egin zizkiola frogatutzat eman du epaileak. Erasoaren ondorioz, zauriak jasan zituen andreak.
Gizonak bost hilabeteko umearen aurrean egin zion eraso andreari. Epaileak zigorraren astungarritzat jo du erasoa etxean bertan egindakoa izatea. Urtebeteko espetxealdiaz gain, gizonak ezingo du andrearengana hurbildu bost urtean.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Bikotekideari jo ziola eta, urtebeteko espetxea ezarri diote Donostiako gizon bati
Emakumeari dirua eskatu zion gizonak, eta, hark ezezkoa ematean, behin eta berriz jo zuen, bost hilabeteko umearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu