Igande goizaldean jazo zen; Burlatako udaltzainek larrialdi zerbitzuen dei bat jaso zuten, eta horren bidez jakin zuten eztabaida bat izan zutela andre batek eta gizon batek, eta emakumea zaurituta zegoela. Berehala atxilotu zuten gizona; emakumeari lepoan ebaki bat egitea egotzi zioten. Zabaldu dute bikote harremana hasi berria zutela biek. Andrea, 62 urtekoa, Iruñera eraman behar izan zuten, hango ospitaletegira, arta zezaten.
Foruzainen esku geratu zen gizona, eta haiekin egon da gaur epailearen aurrean deklaratu arte. Atxilotuaren lekukotasuna jaso, eta kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak.