Bikotekideari mehatxu egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute
BILBON. Bilboko Udaltzaingoak 35 urteko gizon bat atxilotu du, ustez bikotekideari labana batekin mehatxu egiteagatik. Udaltzainek emakumearen deia jaso zuten, eta bikotearen etxera joan ziren. Emakumeak esan zien eztabaida baten ondorioz gizonak labana hartu zuela eta mehatxu egin ziola. Andreak gizonak ustez mehatxu egiteko erabili zuen aiztoa eman zien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu