Bikotekideari segika ibiltzeagatik, gizon bat atzeman dute Burlatan

Genero indarkeria dela eta, hamar egunetan sei pertsona atxilotu ditu Nafarroako Foruzaingoak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Nafarroako Foruzaingoak 41 urteko gizon bat atxilotu zuen iragan ostiralean, hilak 25, Burlatan, ustez bikotekideari kalean segika ibiltzeagatik. Emakumeak adierazi zuenez, gizona mehatxuka eta gauzak jaurtiz zihoan bere atzetik. Ustezko delituez gain, urruntze agindua hausteagatik atxilotu zuten foruzainek.

Burlatakoa ez da egunotako genero indarkeria kasu bakarra izan, hamar egunetan beste bost pertsona atxilotu baititu Nafarroako Foruzaingoak. Burlatan bertan, iragan ostiralean, 39 urteko pertsona bat atzeman zuten.

Larunbatean, hilak 26, gizon baten deia jaso zuen Foruzaingoak Tafallatik, eztabaida batean bikotekidea eta senide bat jo zituela esanez. Foruzainak etxera joan zitzaizkionean, 34 urteko gizonak bertsioa berretsi zuen. Bikotekideak ez zuen zauririk, baina senidea erietxera eraman zuten, aurpegian zituen zauriak sendatzeko.

Lizarran, 60 urteko gizon bat atzeman zuen Foruzaingoak martxoaren 21ean, genero indarkeria egotzita. Emakumea osasun zentro batera joan zen, ustez senarrak jo ondoren.

Bikotekideak salatu ondoren, Foruzaingoak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen Garesen, iragan larunbatean.

Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duen kasu berriena hilaren 27koa da. Tuteran, gizon bat atxilotuta eraman zuten, bikotekidea jotzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.