Ertzaintzak 20 eta 41 urteko bi gizon atxilotu ditu Bilbon, euren bikotekideei eraso egin dietelakoan. Zabalburu auzoko ertzainetxearen atarian atxilotu zuten 20 urteko mutila, bikotekideak salaketa jarri ondotik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, emakumea aurpegia erabat gorrituta eta begi ondoan kolpea zuela sartu zen Polizia etxean, eta bikotekideak eraso egin ziola adierazi zien ertzainei. Erietxera eraman behar izan zuten emakumea, eta ustezko erasotzailea atxilotu egin zuen Ertzaintzak.
Zabalbide kaleko etxebizitza batean gertatu zen ustezko beste erasoa. Abisua jasota, ertzainak etxean sartu ziren, eta aurpegia kolpatuta aurkitu zuten andrea. Bikotekidea falta zen, eta kalean atxilotu zuen Ertzaintzak, genero indarkeria delitua egotzita. Andrea erietxera eraman zuten, zauriak artatzera.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Bikotekideei eraso dietelakoan, bi gizon atxilotu dituzte Bilbon
Atxilotuetako batek 20 urte ditu. Bikotekidea aurpegian jo zuen, eta erietxera eraman behar izan zuten zauriak artatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu