Emakumeen kontrako indarkeria

Bikotekideei eraso dietelakoan, bi gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan

Nafarroako Foruzaingoak bi gizonezko atxilotu zituen asteartean beren bikotekideak kolpatzea eta bortxatzea egotzita. Iruñean, 54 urteko D.P.P. atxilotu zuten, eta Burlatan, berriz, 41 urteko J.H.C. Bikotekideek salatu zituzten biak, eta emakume biek lehenago ere erasoak jasan zituztela agertu zuten.

2005eko martxoaren 31
15:33
Entzun
Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, 54 urteko D.P.P.k Iruñeko Ezkaba mendira eraman zuen bikotekidea auto batean, gogoz kontra. Han, kolpatu eta bortxatu egin zuen eta gero alde egin. Paseoan zebiltzan herritar batzuek lagundu zioten aurrena emakumezkoari, eta, halaber, SOS Nafarroara deitu zuten. Emakumeak foruzainei agertu zienez, 18 hilabete zeramatzan gizonezko horrekin harremanetan, eta ez zen horrelako eraso bat jasaten zuen aurreneko aldia.

J.H.C. ere bikotekideak salatu zuen. Emakumea bera joan zen Foruzaingora salaketa jartzera, eta agertu zienez, azken hilabeteetan bere borondatearen kontra sexu harremanak izatera behartzen zuen indarkeria erabiliz. Azken bortxaketa bezperan gertatu zela azaldu zien. Andreak zauriak zituen aurpegian eta besoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.