Politika

"Biktima guztiak" aintzat hartuko dituen ponentzia sortzea proposatuko du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean

Aralarren iduriko, "garai itxaropentsuak" dira egungoak, eta, ondorioz, sasoi egokia da biktimen gaia "konplexutasun eta zabaltasun osoan" aztertu eta "elkar ulertze bidean urrats kualitatiboak emateko". Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrean biktima guztiak aintzat hartuko dituen ponentzia sortzea proposatuko du, Indarkeriaren Biktimak izenpean.

2005eko urriaren 29a
18:00
Entzun
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak eta Aintzane Ezenarro Eusko Legebiltzarreko legeiltzarkideak agertu dutenez, biktima guztien sufrimendua kontuan hartzea eta erremediatzea litzateke ponentzia horren helburua, "sufrimendu hori eragin duena ETA edo eta Estatuaren babespean aritu diren talde parapolizial edo polizia indar desberdinak izan", nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.