Biktimak babesteko euroagindua aztertuko du gaur Europak

2011ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Europako Justizia Ministroen Kontseiluak genero indarkeriaren biktimak babesteko euroagindua onar lezake gaur. Espainiak eramango du gaia bilerara, eta Justizia Ministerioko iturriek adierazi dutenez, gaur bertan onar liteke araua.

Euroagindua onartzen badute, Europako Batasuneko herrialde batean ezarritako babes neurriak automatikoki ezarriko dira beste estatu batean ere, baldin eta biktima hara badoa. Adibidez, erasotzaileei ezarritako urruntze agindu bat EBko estatu guztietan bete beharko litzateke.Euroaginduak zigor prozeduretan ezarritako babes neurriak bakarrik hartuko ditu aintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.