Biktimak, bizikidetzaren oinarri, Bildarratzentzat

Bizikidetza «biktimen eta ordezkaritzarik ez dutenen errealitateari begira» eraiki behar dela dio EAJko kideak

Erredakzioa
2010eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
«Indarkeria gainditzea» izan behar da «erronka nagusia», Jokin Bildarratz Eudeleko presidentearen arabera. Horretarako, ETAk su-eten «egiaztagarria» iragarri eta «armak betiko utzi» behar dituela azaldu du.

Atzo Santiagon (Galizia) antolatu zuten Bakearen kultura 2010 foroan egin zituen adierazpenok Bildarratzek, hiriek bizikidetzan duten eginkizunaz eztabaidatzen zuen mahai-inguruan. Bizikidetza «biktimen eta erakundeetan ordezkaritzarik ez dutenen errealitateari begira» eraikitzearen alde dago. Alde batetik, erakundeen eginbeharra biktimak «ez ahaztea eta ahazten ez uztea» dela uste du Bildarratzek. Horretarako, «biktimen aitortza eta ordaina» beharrezkoa dela gaineratu du.

Bestalde, gogorarazi du «ordezkaritza politikorik ez duten pertsonak ere» badirela: «Errealitate hori ezin da bizikidetzaren eraikuntzatik baztertu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.