Biktimak, «lan eskubideen benetako aitortzarik gabe»

Lan hitzarmen gehienek ez dituzte jasotzen genero indarkeriaren biktimen lan eskubideak, CCOOren arabera

Ibai Maruri Bilbao.
Bilbo
2010eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Genero indarkeriaren biktimek lan arloan legez dituzten eskubideak ez direla lan hitzarmenetan jasotzen ohartarazi du CCOO sindikatuak. Espainiako Genero Indarkeriaren Behatokiak emandako datuak aipatu ditu Felisa Piedra sindikatuko Emakumearen Idazkaritzako arduradunak: «Lan hitzarmenen %18,9k baino ez dituzte jasotzen, sei urte igaro diren arren». Gehienak enpresa publikoak dira. Hego Euskal Herriko datu zehatzik ez dagoela azaldu du, baina kopurua antzekoa izango dela uste du.

Besteak beste, lanaldia berrantolatzeko edo murrizteko, eszedentzia eskatzeko, lekuz aldatzeko, kontratua bertan behera utzi eta kalte ordaina jasotzeko eskubideakaitortzen ditu legeak. «Gehienek ez dakite eskubiderik dutenik», ohartarazi du Prietok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.