Baketzea
Biktimek ezin dutela agenda politikoa ezarri iritzi dio Urkulluk
Iñigo Urkullu EAJren EBBko bozeramaileare iduriko, balizko bake prozesu batean biktimak aintzat hartu behar dira eta zeresana izan behar dute. Hala ere, ekarpen horrek ez duela arlo politikokoa izan behar erantsi du Urkulluk, ez behintzat agenda politikoa ezartzerainokoa edo arlo hori gidatzerainokoa.
Valentzian (Herrialde Katalanak) egiten ari den Biktimen III. Kongresuaren harira egin ditu adierazpen horiek EBBko bozeramaileak, Radio Euskadin. "Biktimak eurak ari dira esaten aintzat hartuak izan behar dutela, bake prozesu batean zeresana izan behar dutela; hori bai, baina ezin dute agenda politika ezarri. Ezin dute protagonismo politikorik izan, hori indar politikoen ordezkariei soilik baitagokie", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu