Biktimen auzia ikuspegi osoz landu behar dela iritzi dio Egiari Zor Fundazioak

2012ko ekainaren 23a
15:36
Entzun

Egiari Zor Fundazioak uste du "bakerako bidea sendotu eta elkarbizitza areagotzeko" pauso egokia dela Glencree ekimena —bi aldeetako biktimak batzen ditu—. Halaber, esan du "memoria guztiak" aintzat hartzen dituen egitasmoak behar direla eta "estatu terrorismoaren" biktimak ezin direla ETAkoen aldean bigarren mailakotzat jo. Beraz, biktimen auzia ikuspegi osoz landu behar dela iritzi dio.

"Estatu indarkeriaren" ondorioz hildako 379 lagunen izenak bilduz txosten bat argitaratuko du Egia Zor Fundazioak udazkenean, eta torturaren gaia lantzeko asmoa ere baduela jakinarazi du.

Prentsaurrekoa eman du gaur Bilbon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.