Zaitu ETAk mehatxatutakoen elkarteko presidente Asuncion Olaetak kritikatu egin du biktimen zenbait elkartek haren ustez duten "gehiegizko protagonismoa".
Biktimekin bilkura egin zuen atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, ateak itxita. Horren ostean, prentsaren aurrean hitz egin zuen Covite elkarteak, eta horren kontra azaldu da Olaeta. Haren iritziz, Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak "barre" egin zien gainerako elkarteei. Euskal gizarteak biktimak aitortzen dituela baina elkarte batzuekiko errezeloa dagoela adierazi du Olaetak.