Su-etena

Biktimen elkarteek "indarkeriaren amaieraren hasiera" izan daitekeela uste dute

ETAren su-eten iraunkorra "terrorismoaren amaiera ekar dezakeen prozesuaren hasierako puntua izan daiteke" hainbat biktimen elkartek gaur adierazi dutenez. Egoera berri honetan alderdien batasuna beharrezkoa dela uste dute eta "terrorismoa behin betiko desagertzeko interes handiena" beraiek dutela azpimarratu dute.

2006ko martxoaren 25a
19:20
Entzun
Biktimen elkarteen ustez, "ETAk iragarritako su-eten iraunkorra ez da terrorismoaren amaiera" hala ere, helburu hori lor dezakeen prozesu baten "hasiera" izan daitekeela adierazi dute.

ETAren iragarpenaren ostean sortu den egoerari aurre egiteko Terrorismoaren Aurkako Ituna delakoa sinatu zuten bi alderdi nagusien (PSOEren eta PPren) arteko akordioa ezinbestekoa dela uste dute gaur kaleratutako akordioa sinatu duten biktimen elkarteek. Era berean, "terrorismoaren zigorgabetasuna ekiditeko irmotasuna" eskatzen dute agirian.

Besteak beste, honakoek sinatu dute agiria: AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, Covite Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Miguel Angel Blanco Fundazioak, Coronel Medico Muñoz Cariñanos Fundazioak, Tomas Caballero Fundazioak, Gregorio Ordoñez Fundazioak, Martxoaren 11ko Biktimen Elkarteak eta Ermuako Foroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.