BIKTIMEN LEGEA

2015eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Laburra da eskuin muturreko taldeen eta funtzionario publikoen indarkeriak eragindako motibazio politikoko biktimen foru legea. Zortzi artikulu eta hainbat xedapen gehigarri ditu, 1950. urtetik gaur egunera izan diren «motibazio politikoko biktimak biktima gisa aitortzeko».

Ikerketa batzordea

Erreparazioa eta aitortza. Ikerketa batzorde bat sortzea zuen helburu Ezkerrak aurkeztutako lege proposamenak. Onartutako legeak, ordea, izena aldatu dio: Erreparaziorako eta Aitortzarako Batzordea. Bederatzi pertsonak osatuko dute, «2015eko abenduaren 31 baino lehen», eta bost urteko iraupena izango du. Homologatutako nazioarteko tresnetan oinarrituta, gertakarien ikerketa egingo du.

Txostenak. Bost urteko epean, giza eskubideen urratzeak biltzen dituen bi txostena osatu beharko ditu batzordeak: 1950. eta 1978. urteen bitarteko bat, eta 1978. urtetik gaur egunera bestea.

Aitortza

Omenaldia. Urte bateko epean Nafarroako Gobernuak omenaldi bat egin beharko die biktimei, erreparaziorako adierazpen bat irakurriz eta «gertakarien aitorpena duen barkamen publikoa eginez».

Eskaerak. Foru legeak biktima aitortza eskatzeko aukera ere ematen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.