euskal herria

Biktimen memoria Eusko Jaurlaritzaren esku ez uzteko eskatu dio UPDk Espainiako Gobernuari

Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak dio EAJk memoria historikoa erabili nahi duela “ETAren terrorismoa ezkutatu eta gatazka politikoaren teoria finkatzeko” tresna bezala.

2013ko uztailaren 3a
12:23
Entzun

Maneiroren aburuz, Bake eta Bizikidetza Planak “historia manipulatu eta ETAri garrantzia kentzeko beste gauza batzuekin nahastea” du helburu. Horregatik, Espainiako Gobernuari hau “ekiditeko” eskatu dio.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak astelehenean jakinarazi zuen biktimentzako zentroa Espainiako Gobernuak kontrolatuko duela, eta ez Eusko Jaurlaritzak. Maneirok bat egin du Diazen adierazpenarekin.

Bake eta Bizikidetza Planari “zuzenketa orokorra”

Maneirok berretsi du Bake eta Bizikidetza Plana “onartezina” dela, eta datozen asteetan dokumentu bat aurkeztuko dutela: “EAJren gobernuak proposatu duen planaren kontrako arrazoiak zeintzuk diren bilduko ditugu, eta Jon Fernandez Bake eta Bizikidetza Planeko idazkari nagusiari bidaliko dizkiogu”. Dokumentu honen xedea ekarpenak egitea baino, “zuzenketa orokorra” egitea dela gaineratu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.