Euskal Herriko bakearen eta elkarbizitzaren alde izeneko foroa egitekoa zuten maiatzaren 29an Espainiako Kongresuan. Hilaren 19an, ordea, Kongresuko Mahaiak erabaki zuen bertan behera uztea foro hori. Hasiera batean, oniritzia eman zion 50 diputatu inguruk egindako eskaerari; zenbait biktima elkartek, ordea, ez zuten begi onez ikusi topaketa.
PPk eta PSOEk ez beste guztiek protesta helarazi diote Jesus Posada Espainiako Kongresuko presidenteari. Argudiatu dute ez dagoela argudio juridikorik eskakizunari uko egiteko.
Biktimen topaketa Espainiako Kongresuan ez onartu izanagatik kexa aurkeztu dute diputatuek http://t.co/W6tSl8xijapic.twitter.com/E7PbcHyIej
— Berria.eus (@berria) May 28, 2015
Kongresuan ez, CCOOren Marcelino Camacho entzunaretoan egingo dute ostiralean topaketa. Iazko apirilean, San Carlos Borromeoko elizan egin zuten antzerako topaketa bat. Bertan izan ziren eta biharkoan parte hartzekoak dira ETAren eta GALen zenbait biktima. Besteak beste, Rosa Rodero, Axun Lasa eta Luis Otero.
[Youtube]https://youtu.be/lbvbvM6KdGE[/Youtube]