Biktimentzako liburuxkak jarri dituzte polizia etxeetan

2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Bulegoak hainbat liburuxka jarri ditu eskuragarri Ertzaintzaren 25 polizia etxetan, biktimentzako informazioa eskaintzen dutenak. Ekimenaren helburua da emakumeei lehen urratsa egiten laguntzea, bizi diren egoera gogorretik irteteko. Horretarako, zazpi hizkuntzatan idatzitako 70.000 liburuxka banatu dituzte, hartara etorkinek ere ulertzeko modua izan dezaten. Eskaintzen duten informazioa argia, osatua eta zabala dela dio Ertzaintzak, eta arazoa atzematea errazteko hausnarketara bultzatzen dutela. Harremanetan jartzeko bitartekoak ere eskaintzen dituzte. Irailean genero indarkeriaren aurka lanean ari diren erakundeetan banatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.