Biktimentzat telefono gehiago banatzen ari da Ertzaintza

2012ko otsailaren 14a
12:43
Entzun

Genero indarkeria pairatu edo pairatzen duten emakumeen artean beste 670 telefono mugikor banatzen ari da Ertzaintza. 'Bortxa' izena eman diete telefonoei, GPS daukate eta, ondorioz, berehala jakin daiteke biktima non den. Larrialdi deia telefonoaren botoi bat zapalduta egiten da.

%40 Bizkaian banatuko dituzte, %32 Gipuzkoan eta %28 Araban, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera.

Gaur egun 482 biktimek dute mota horretako telefonoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.