Lan gatazka

Bilbobusek eta Bizkaibusek egun osoko grebak egingo dituzte urtarrilean

Bilbobusek urtarrilaren 2an hasiko ditu grebak. Bizkaibusekoek hilaren 8an ekingo diote.

Bizkaibuseko langileen manifestazioa, joan den urriaren 17an, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2018ko abenduaren 22a
07:54
Entzun

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Bilbobusek eta Bizkaibusek mobilizazioekin jarraituko dute urtarrilean. Atzo, San Tomas egunean, egun osoko greba egin zuten, eta neurri bera hartuko dute 2019a hasi eta gutxira ere.

EMB, Pesalur eta Bilbobus enpresetako komiteek greba deialdiak erregistratu dituzte Eusko Jaurlaritzan, ELAk ohar bidez adierazi duenez.

Komiteek ohartarazi dute greba mugagabearen aukera aztertuko dutela enpresek komitearen eskariak aintzat hartzen ez badituzte eta "murrizketak" desegiten ez badira.

ELAk Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bilboko Udalari eskatu die gatazkan esku har dezatela, bi erakundeak haren parte direla iritzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.