Bilbobuseko langileek lanuzteak egingo dituzte
BILBO. Bilbobuseko langile batzordeak lanuzteak egitea erabaki du. Hilaren 28tik aurrera, eta hiru astez, astean bitan lau orduko lanuzteak eginen dituzte, eta martxoaren 19tik 29ra, berriz, egunero eginen dituzte, zortzi orduz. Veolia enpresaren jarrera salatu nahi dute langileek mobilizazioen bidez. Haien hitzetan, lan hitzarmena «blokeatua dute», eta langileen baldintzak «gero eta kaskarragoak» dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu