BIzitza publikotik kanpo egin ditu bost hilabete Azkunak, eta oso esperotakoa izan da bere agerraldia. "Bizi al zarete?" esanez, agurtu ditu kazetariak.
Joan den apirilaz geroztik ez da agertu Bilboko Udaleko bilkuretara. Tarte horretan 82 egun egin ditu ospitalean, eta hiru operazio egin dizkiote. Joan den uztailaren 4an giltzurrun bat kendu zioten, eta osaketa espero moduan zihoan, baina joan den astean ospitalera eraman behar izan zuten infekzio bat zuela eta. Hala ere, gaur Udalean izan da. Bere botoa garrantzitsua zen gaurko saioan. Jarduera politikoaren hasiera izateaz gain, HAPN Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren aldaketa garrantzitsuak egin dituzte, besteak beste, etxebizitzetan otoizlekuak debekatzeko erreforma.