Bilboko andre bat hilik agertu da Saloun, eta alaba atxilotu dute

Katalunian bizi zen emakumea, joan den hamar urtean; larrialdi zerbitzuek aurkitu zutenerako hilik zen

Erredakzioa
2012ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Nathalie C. R. hilik aurkitu zuten, astelehen eguerdian, etxean, Saloun (Herrialde Katalanak). Bilbon jaiotakoa zen andrea, baina hamar urte baino gehiago zeramatzan bizitzen Katalunian. Emakumeak buruan kolpeak zituela azaldu du Poliziak, eta horregatik uste du bortxaz hil zela. Lehen testigantzak jaso ostean, hildakoaren alaba, 47 urtekoa, eta haren adiskide bat, 52 urteko Salouko gizon bat, atxilotu ditu Poliziak.

Larrialdi zerbitzuek astelehen eguerdian izan zuten ezbeharraren berri, antza alaba berak deituta. Nathalie C. R.ren etxera joan zirenerako, baina, emakumea hilik zegoen. Poliziek astelehen arratsaldean bertan eraman zuten alaba, polizia etxean galdekatzeko.

Atzo jakinarazi zuen alaba eta haren adiskide bat atxilotuta daudela, bien artean hil zutela uste baitu Poliziak. Oraindik, ordea, ez du zehaztu atxilotuei zehazki zer inputatzen dien, eta hilketa egiteko zein arrazoi izan zitzaketen ere ikertzen ari direla azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.