Bilboko Aste Nagusiako pregoilari eta txupineraren aurkezpen ofiziala izan da gaur. Pregoilaria, Virginia Berasategi triatleta bilbotarra izango da eta txupinera, Nerea Orizaola Zaratas konpartsako kidea. Berasategik esan du, bilbotar batek jaso dezakeen "ohore handiena" dela Aste Nagusiako pregoilari izatea. Era berean, Orizaolak espero du "jai herrikoi eta parte hartzaileak" izatea.
Aurkezpenean, Itziar Urtasun Bilboko Jaien zinegotziak jakinarazi du, Ohorezko Bilbotarraren saria Amagoia Loroño Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoko zuzendariari emango diotela.
Berasategirekin sei dira, jada, Bilboko jaietan pregoilari izan diren emakumeak.
Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 18tik 26ra izango dira.