Bilboko Aste Nagusietako jai egun batean planto egitera deitu ditu gaur Bilboko Konpartsak Federazioak "jai herrikoien alde" dauden guztiak. 2009ko jaietako gertakarien harira Udalak bi konpartsari jarritako debekuari erantzutera dator plantoa; Kaskagorri eta Txori Barroteri ez die txosnen muntaia egiten utziko, iaz presoen argazkiak zeuzkatelako.
Konpartsek adierazi dute Udalak ez duela euren "lana eta jai herrikoien aldeko jarrera onartzen" eta bilbotarrek "konpartsen lana eta jai herrikoiak babesten" dituztela. Bide beretik ez dute "Azkuna eta bere zinegotzi guztien" erabakia onartzen, "ilegala" iruditzen zaie eta "adierazpen askatasun eskubidea" urratzen dela adierazi dute.
Gaineratu dute aurtengo Aste Nagusia "berezia" izango dela. "Jaitsiera berezia egongo da, txupin berezia egongo da, txupina bai baina txupin iluna, beltza. Beltza delako haiek nahi duten etorkizuna, eta justu kolore aniztasuna da gure ezaugarria". Beraz, hala irudikatuko dute erantzuna, "protesta moduan erabiliz".
Federazioak dio Kaskagorri eta Txori Barroterentzat konpartsa guztien txosnen ateak irekita egongo direla.
FESTAK
Bilboko Aste Nagusian egun batez planto egingo dute konpartsek
Udalak bi konpartsa zigortu dituelako hartu dute erabakia. Udalak aurtengo festetarako Kaskagorri eta Txori Barroteren txosnen muntaia debekatu du lehengo urteko jaietan presoen argazkiak jarri zituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu