Bilboko atxilotuak aske epailearen aurretik pasatu ahala
Hamazazpitik hamazazpi. Bilboko portuan atxilotutako eta atzo bitarte epailearen aurretik pasatu zirenguztiak badaezpadako neurririk gabe aske utzi zituen Juan Del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak. Gauean oraindik atxilotutako bi falta ziren deklaratzeko, Sintrabi sindikatuko bi buruak hain justu. Bart gauean edo gaur goizean deklaratzea espero da. Bien bitartean protestek eta kontu eskeek bere horretan jarraitzen zuten bai Madrilen eta baita Bilboko portuan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu