Bilbon San Frantzisko kaleko etxe batean sutea izan da bart, eta Ertzaintzak etxejabea inpuntatu egin du "zuhurtzia eza larriagatik". 2:10ean sortu da sua, 43. zenbakiko lehen solairuan, eta eraikineko lagun denak aterarazi egin dituzte suhiltzaileek. Sutea izan den etxebizitzan kalte material handiak gertatu dira. Dena dela, inor ez da zauritu.
Hain zuzen, lehengo astean eraikin berean bi haur erreskatatu zituzten, amak etxean bakarrik utzi ondoren.
gizartea
Bilboko bizilagun bat inputatu egin dute sute bategatik
San Frantzisko kaleko etxe batean izan da sua, bart. Inor ez da zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu