1984ko azaroaren 20an hil zuten Brouard, Bilbon, bere kontsultan. Rafael Lopez Ocañak eta Luis Morcillok hil zuten Brouard, baina hilketa hartan Julian Sancristobalek zerikusirik izan ote zuen ikertzen ari da epailea. Iragan otsailean kazeta horrek argitaratu zuenez, Jose Amedo GALeko kideak salaketa bat jarri zuen Morcilloren aurka, eta grabaketa bat aurkeztu zuen froga gisara. Grabaketa horretan, Morcillok aitortu zuen berak egin ziola tiro Brouardi, betiere El Correo-k argitaratutako informazioaren arabera.
Gasca epaileak ikerketa bat abiatu du, eta Morcillo deklaratzera deitu du apirilaren 16rako. Amedori grabaketa gehiago eskatu dizkio, gainera.