Guardia Zibilak Bilboko eskolapioen ikastetxeko 25 ikasle eta bederatzi begirale erreskatatu zituen atzo Burgosen (Espainia), elurretatik. Aterpe batean inkomunikatuta zeuden. Guztiak ere ondo daudela esan du Guardia Zibilak gaur, aterpean berogailua, jatekoa eta edatekoa bazutela eta.
Espinosa de los Monterosko mendi batean zeuden 34 kideak, eta ikasle baten gurasoek ohartarazita joan ziren erreskatera agenteak. Errepidetik elurra kentzeko makina erabili behar izan zuten.