Euskal Presoak

Bilboko eta Baionako manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute EH Bilduk eta EH Baik

Espainiak eta Frantziak indarrean duten blokeo egoera amaitzeko eskatu dute alderdiek.

Presoen eskubideen aldeko martxa bat, Donostian, joan den abenduan. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2016ko urtarrilaren 7a
12:55
Entzun

Sarek eta Bagoaz-ek presoen eskubideen alde deitutako manifestazioarekin bat egin dute EH Bilduk eta EH Baik. Komunikatu baten bidez, salatu dute Aieteko adierazpena onartu eta lau urtera, Espainiak eta Frantziak eutsi egiten diotela blokeo egoerari, elkarbizitzaren eta presoen auzian "inolako urratsik egiteko borondaterik gabe". Horiek hala, "herritar guztien eskubideak" errespetatzeko eskatu diete bi estatuei.

Alderdiek gogorarazi dute egun 400 preso baino gehiago daudela euren etxeetatik urrun, eta egoera horrek zuzeneko eragina duela haien lagun eta senideengan. Horretaz gain, nabarmendu dute hamabi presok gaixotasun larriak dituzten arren, espetxean jarraitzen dutela.

"Egoera hau onartezina da bere burua demokratikotzat duen estatu batean. Horregatik, demokraziagatik, bakeagatik, elkarbizitzagatik eta guztien giza eskubideen errespetuagatik", presoen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute bi taldeek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.