Guardia Zibilak Bilboko bizilagun bat atxilo hartu zuen atzo, Villasana de Menan (Burgos, Espainia). Interneten ETAri "gorazarre" egitea eta kazetari bat mehatxatzea leporatu diote 22 urteko gazteari. Kazetari batek salaketa jarri eta gero ekin zion ikertzeari Guardia Zibilak.
Apirilaren bukaeran, hogeita bat lagunetik gora atzeman zituen Guardia Zibilak Espainian, arrazoi bertsuengatik: sare sozialetan "terrorismoa goratzea". Horietatik hamabost, Euskal Herrian. Espainiako Barne Ministerioak Araña deitu zuen operazioa.